Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko arautegia betez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Aztiker, Koop. E. Txikiaren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, “Jatorri Aniztasuna Zenbakitan” proiektuaren inguruan jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko erabiliko dira. Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Aztiker, Koop. E. Txikiak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

2. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezakezu, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako enpresara jo beharko duzu, helbide honetan: Aztiker, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 593 006 edo posta elektroniko honen bitartez: idazkaritza@aztiker.eus. Interesdunak, eskaerarekin batera, bere nortasun agiriaren kopia bidali beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

3. Segurtasun-neurriak

Aztiker, Koop. E. Txikiak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Aztiker, Koop. E. Txikiaren erantzukizunpekoak.

4. Trafiko-datuak eta Cookieak

Aztiker, Koop. E. Txikiaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileari informatu egiten zaio Aztiker, Koop. E. Txikiak bere IP helbidea tratatzeko aukera duela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informazio hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, web gune honetan orrialdeetako markak edota cookieak erabili ahal izango dira, web gune honen orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

5. Indarraldia

Aztiker, Koop. E. Txikiak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aztiker, Koop. E. Txikiak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Aztiker, Koop. E. Txikiak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aztiker, Koop. E. Txikiak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.